jueves, 5 de octubre de 2017

HERRIA

Lurra planeta, Europa, Euskal Herria, Orio... Non gauden eta nor garen ikasten gabiltza Txanelako gaian, horretarako Orioren inguruko proiektu batean gabiltzalarik. Orioko Kultura, kirola, pertsonai famatuak, eraikinak, auzo eta kaleak, etab. ezagutu eta lantzeko proiektu batean lanean dihardugu, karta-jolas bat delarik amaierako gure erronka. Joango gara gehiago informatzen, lanak aurrera dihoazen heinean.
Bitartean, Euskal Herriko mapa jartzen dizuegu, bertako probintzia eta hiriburuak ikasten joateko.
Behean, link batzuk dituzue, probintzia eta hiriburuak ikasten laguntzeko jolas batzuekin.
Gozatu jolasten ikasiz!





4 comentarios: