martes, 31 de octubre de 2017

MATEMATIKAKO BIDERKETAK LANTZEKO JOLASAK

Ikasturte hasiera aurrera doa eta biderkaketak ikasten joan behar dugunez, hemen jartzen dizkizuegu horiek lantzeko jolasak. Ea jolas hauen bidez biderkaketak jolastuz ikasten ditugun! Gozatu eta asko ikasi!
Biderketak 1(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 2(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 3(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 4 (Biderketak lantzeko beste modu bat izango da jolas honek emango diguna. Emaitza eta zenbaki bat ematen baitigu eta guk tarteka zenbakia asmatu beharko dugu)


miércoles, 18 de octubre de 2017

ZARAUTZ EZAGUTUZ

Herriaren gaiarekin jarraituz, oraingo honetan Zarautz aldera joan ginen Oriotik oinez, bertako auzo, kale eta bazterrak ezagutzeko asmoz. Giro ederrean ezagutu genituen bertako txoko gehienak, horren erakusle, hemen jartzen dizkizuegu taldeko argazki batzuk. (gainontzeko argazkiak ikasturte amaieran izango dira eskuragai)





jueves, 5 de octubre de 2017

HERRIA

Lurra planeta, Europa, Euskal Herria, Orio... Non gauden eta nor garen ikasten gabiltza Txanelako gaian, horretarako Orioren inguruko proiektu batean gabiltzalarik. Orioko Kultura, kirola, pertsonai famatuak, eraikinak, auzo eta kaleak, etab. ezagutu eta lantzeko proiektu batean lanean dihardugu, karta-jolas bat delarik amaierako gure erronka. Joango gara gehiago informatzen, lanak aurrera dihoazen heinean.
Bitartean, Euskal Herriko mapa jartzen dizuegu, bertako probintzia eta hiriburuak ikasten joateko.
Behean, link batzuk dituzue, probintzia eta hiriburuak ikasten laguntzeko jolas batzuekin.
Gozatu jolasten ikasiz!





ERAGIKETAK LANTZEN

Batuketa eta kenketak errepasatzen gabiltzanez eta laster biderketekin ere hasiko garenez, hemen dituzue horiek lantzeko jolas interaktibo batzuk.
Gozatu ikasten!
ERAGIKETAK
ERAGIKETAK 2
ERAGIKETAK 3
ZENBAKIKUNTZA LANTZEN: EHUNEKOAK, HAMARREKOAK, UNITATEAK...
DENETIK