jueves, 14 de diciembre de 2017

BIDERKETA TAULAK LANTZEKO 40 JOLAS

Biderketa taulak lantzen ari garen honetan, kalkulua bizkortzeko edo biderketak barneratzen joateko, ikasteko bidea modu askotarikoa izan daiteke. Horregatik, hemen jartzen dizkizuegu jolasten ikasteko hainbat ariketa.

40 jolas biderketak ikasteko

jueves, 9 de noviembre de 2017

AFRIKAN EGIPTO, EGIPTON NILO...

obelisco egipto bilaketarekin bat datozen irudiak
Obeliskoa
sarcofago bilaketarekin bat datozen irudiak
Sarkofagoa eta faraoi bat momifikatua
Egiptoko jainko batzuk
Hasi gara gure bigarren gaiarekin, Egiptorekin, honekin batera, ekin diogu proiektu berriari ere! Egiptori buruz ahal bezain guztia ikasi ostean, maketa bat egiteari ekingo diogu eta horretarako hasi dira beren plano eta materialak, taldean adosten eta zehazten!
KEOPS KEFREN MIKERINOS bilaketarekin bat datozen irudiak
Keops, Kefren eta Mikerinos


Hona hemen gaiari buruzko hainbat irudi garrantzitsu!
Egiptoarren alfabetoa


martes, 31 de octubre de 2017

MATEMATIKAKO BIDERKETAK LANTZEKO JOLASAK

Ikasturte hasiera aurrera doa eta biderkaketak ikasten joan behar dugunez, hemen jartzen dizkizuegu horiek lantzeko jolasak. Ea jolas hauen bidez biderkaketak jolastuz ikasten ditugun! Gozatu eta asko ikasi!
Biderketak 1(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 2(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 3(Taulak lantzeko jolasak)
Biderketak 4 (Biderketak lantzeko beste modu bat izango da jolas honek emango diguna. Emaitza eta zenbaki bat ematen baitigu eta guk tarteka zenbakia asmatu beharko dugu)


miércoles, 18 de octubre de 2017

ZARAUTZ EZAGUTUZ

Herriaren gaiarekin jarraituz, oraingo honetan Zarautz aldera joan ginen Oriotik oinez, bertako auzo, kale eta bazterrak ezagutzeko asmoz. Giro ederrean ezagutu genituen bertako txoko gehienak, horren erakusle, hemen jartzen dizkizuegu taldeko argazki batzuk. (gainontzeko argazkiak ikasturte amaieran izango dira eskuragai)





jueves, 5 de octubre de 2017

HERRIA

Lurra planeta, Europa, Euskal Herria, Orio... Non gauden eta nor garen ikasten gabiltza Txanelako gaian, horretarako Orioren inguruko proiektu batean gabiltzalarik. Orioko Kultura, kirola, pertsonai famatuak, eraikinak, auzo eta kaleak, etab. ezagutu eta lantzeko proiektu batean lanean dihardugu, karta-jolas bat delarik amaierako gure erronka. Joango gara gehiago informatzen, lanak aurrera dihoazen heinean.
Bitartean, Euskal Herriko mapa jartzen dizuegu, bertako probintzia eta hiriburuak ikasten joateko.
Behean, link batzuk dituzue, probintzia eta hiriburuak ikasten laguntzeko jolas batzuekin.
Gozatu jolasten ikasiz!





ERAGIKETAK LANTZEN

Batuketa eta kenketak errepasatzen gabiltzanez eta laster biderketekin ere hasiko garenez, hemen dituzue horiek lantzeko jolas interaktibo batzuk.
Gozatu ikasten!
ERAGIKETAK
ERAGIKETAK 2
ERAGIKETAK 3
ZENBAKIKUNTZA LANTZEN: EHUNEKOAK, HAMARREKOAK, UNITATEAK...
DENETIK

jueves, 28 de septiembre de 2017

miércoles, 20 de septiembre de 2017

2017-2018 ikasturtea

Eman diogu hasiera ikasturte berriari eta 3. mailari ekin diogu! Ikasteko gogoz eta ondo pasatzeko irrikitan!Blog honetan egokiak eta erabilgarriak diren gaiak eta informazioa jartzen joango gara, lantzen ari garen gaiaren inguruan.
Erabilgarria izango zaizuelakoan, gozatu!