sábado, 16 de mayo de 2020

Maiatzak 17, LGTB Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Kaixo lagunok,

Urtero bezala, Maiatzaren 17an LGTB Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko dugu. Ikastolan egingo genukeen bezala, aurten etxetik hausnarketatxo bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu.

Horretarako, honako bi proposamen hauek luzatzen dizkizuegu:

1. Ikusi ondorengo laburmetraia:


2. Zuen aldarrikapentxoa egiteko, koloreztatu ostadarra (ez du zertan ostadarra izan beharrik, zuen sormenaz ere balia zaitezkete) eta ipini zuen etxeko leiho edota balkoietan:


Orion ere, mila-kolore!

Gaya naiz, lesbiana naiz, bisexuala naiz, transexuala naiz, heterosexuala naiz,
ZU BEZALAKOA NAIZ...
PERTSONA NAIZ

NAIZENA  NAIZELA  ONARTUA!

lunes, 14 de enero de 2019

GORPUTZA

Proiektu berriarekin hasi berri gara eta gorputzaren inguruan jardungo gara oraingo honetan. Lehen sorospenetan, kolpe, zauritu edo zorabioetan zentratuko gara, gorputza gehiago ezagutzeari utzi gabe eta gorputza osasuntsu mantentzeko elikaduraz ahaztu gabe.
Hona hemen jolas batzuk, ikasten joan gaitezen. Gozatu!

GIZA GORPUTZA MUGIMENDUAN
GIZA GORPUTZA (gaztelaniaz)
HIZKI-SALTOA giharrak eta hezurrak

GIHARRAK1
GIHARRAK 2
HEZURRAK

viernes, 21 de diciembre de 2018

INGELESEKO PROIEKTUA

Ingeleseko saioetan 2.mailako ikasleei erakusteko abesti eta jolasak sortu ditugu. Hona hemen emaitza. Primeran pasatu genuen!








jueves, 29 de noviembre de 2018

jueves, 22 de noviembre de 2018

EUSKARALDIA


Kaixo lagun eta familiak!

Azaroaren 23an euskaraldia hasiko da. Beraz, gu abestiaren dantza ikasten ari gara.

Datorren astean, Azaroaren 30ean dantzaren bideoa blogean eskuragarri jarriko dugu, zuek ere dantzatu dezazuen.
Ondo izan eta animatu!

Aio pelayo, biyar san pelayo jan azenayo jun ta hurrenguan etorri geyo.

jueves, 11 de octubre de 2018

UROLA KOSTA EZAGUTZEN

Urola kostari buruz ikasten gabiltzan honetan, hau osatzen duten herriekin puzzle bat sortzen ari gara, laster etxeetara eramango ditugunak gure guraso edo anai-arrebekin jolasteko.
Bestalde, albistegi bat sortzen gabiltza, talde bakoitzak Urola Kostako bi herri dituelarik eta horiei buruzko informazioa bilatu eta albisteak sortzen gabiltzalarik. Ondoren, albistegi edo gaur egun hori, taldeka aurkeztuko dugu, mailakideen artean. Joango gara argazki eta informazio gehiago jartzen!